XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bandera, pendoi eta zutoihalok erakusketa baten ikusi ahal izan ziren Basauriko Kultur Etxean eta geroago Agerketan bertan ere bai, dantza taldeek eurek erakutsita.

1985eko ekainaren 23koa ere Soloarten izan zen eta, berriro ere, Jon Lopategi eta Xabier Amuriza bertsolariak izan genituen kantari.

Parte hartu zuten taldeek erakutsitakoen artean, Iruñeko Udalerriko Dantzari Taldeak eskaini zizkigunak aipatu behar ditugu: URDIAINgo San Juan kantu eta dantzak eta Iruñerriko, IRUÑEKO ESKUALDEKO, Ttunttun edo Larrain Dantza.

Urte hartan Zuberoako Maskaraden antolatzaileak izanak zirenez, ATHARRATZEko dantzariak izan genituen euren dantza, kantu eta ofizioekin. Hauxe izan da, hain zuzen ere, bigarren garai honetako irizpidea: urte bakoitzean Zuberoako maskarada antolatzen duen herriko gazteak ekartzea.

Lapurdiko Makilarien erakusketa bat ere izan zen.

Aipagarria da urte hartan izan zen euskal musika tresnen erakusketa, euskal musika jotzen duten musikariak omendu baitziren. Ipar Ameriketako Idaho estatuko Oinkari Dancers-eko dantzariak ere izan genituen gure artean gonbidatu legez, Euskal Herrian zehar baitzebiltzan egun haietan euren dantzak erakusten.

Komunikabideetan agertutakoak, aurreko urteetan bezala ugari izan ziren. Hona hemen Deia egunkariak zioena.